2020/2021 denboraldian sortu zen Arrasate Eskubaloi Eskola, garai edo une zaila gaztetxoekin gure kirola ezagutu eta parte hartzea bultzatzeko. Ibilbide laburra egin dugun arren, joan diren 3 urte hauetan Eskubaloi Eskolan hasitako neska-mutilak gure klubeko taldeetan hasiak dira txapelketa ezberdinak jokatzen. Baina, Eskubaloi Eskolaren ikaskuntza prozesua kirolaz baino haratago doa. Ez gara kirolaren alderdi teknikoetara mugatzen, eta honako baloreak gure neska-mutilen gana irits daitezen saiatzen gara:

Valores

> Taldekide, guraso, aurkari, epaile eta pertsona orori ERRESPETUA.

> Erabiltzen ditugun herriko zein beste herrietako
instalazioekiko ERRESPETUA.

> EUSKARAREN ERABILERA.

> GIZARTEAREKIKO INPLIKAZIOA, herrian antolatzen diren gizarte eta kultura ekimen ezberdinetan parte hartuz.

> BERDINTASUNA: Emakumezko zein gizonezko izan kirolean berdin aritzeko eta norberak egin nahi duena hautatzeko aukera emanez.

> ANIZTASUNA: Erlijioari, arrazari edota gaitasun fisikoei so egin gabe denak batera talde sendo bat osatuz kirola eginez disfrutatzeko gai garela ikasi.

> EMAKUMEZKOAK ETA GIZONEZKOAK DITUGU Klubeko eta Eskolako estamentu guztietan: zuzendaritza, entrenatzaile, jokalari, delegatu…

> Jokalarien kirol-mailak ez gaitu jokalariak alde batet arauztera bultzatzen. Denok eman die zazkiok egu ekarpen onak taldeari.

Eskubaloi Eskolan LH3 eta LH4 mailako (benjaminak) eta LH 5 eta LH 6 mailako (alebinak) neska-mutilek parte hartzen dute. Astean behin entrenatzeaz gain, partiduak eta txapelketak jokatzeko aukera izaten dute bi edo hiru astetik behin.

Ekintza bereziak ere prestatzen ditugu denboraldian zehar: Gabonetako, Aste Santuetako eta Udako campusak antolatzen ditugu.
Goizetan entrenamenduak izaten dituzte eta eskubaloian lagunekin aritzeko aukera paregabea izaten dute.

Halaber, gure eskubaloi eskolan dauden gaztetxoei ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera ematen diegu:
>> Denboraldian zehar antolatzen diren eskubaloi topaketetan aritzea (Gipuzkoa mailan).
>> Udan antolatzen den “Hondartza Eskubaloi” topaketan parte hartzea.
>> Musakola auzoko festetan antolatzen den 4×4 eskubaloi txapelketa.

Info Pitxi
Info Eskola
Aste Santuko Eskubaloi Kanpusa